"MUNDU MOB" Irunen

Non: 
Zabaltza Plaza
Data: 
Larunbata, Maiatza 25, 2013 - 16:00
Antolatzen du : 
ZERO ZABOR taldea

fotoEH Bildu Irun.- Gaurko honetan Irunen burutuko den ekimen baten berri ematera gatoz. Datorren maiatzaren 25ean, larunbata,  arratsaldeko 4etan Zabaltza plazan "MUNDU MOB" ekimena izango da.

"MUNDU MOB",  mundua gure ondorengoei guk jaso genuen bezala (ez okerrago) uztea helburu duen ekimena da. ZERO ZABOR taldeak antolatzen du ekimena eta EH BILDUtik  hau babestu eta bertan parte hartzeko deialdia egiten dugu.

Ekimen hau  musika jakin batekin, dantza  egin eta bideoz grabatzea da. Herri eta eskualde guztietan egin  eta gero irudi ezberdin horiekin  bideo bat osatuko da.

“MunduMob eskuetatik eskuetara”

Ekimen honek du printzipio xume bezain garrantzitsua: mundua aurreko belaunaldiek jaso zuten moduan jasotzeko eskubidea dugu guztiok, eta eskubide hori berma dadin, mundua jaso dugun moduan hurrengo belaunaldiei uzteko betebeharra dugu.

Printzipio honekin askok egiten dugu bat, baina tamalez, ez gara elkartzen. Kasu honetan, ekimen sinple baten inguruan elkartzeko proposamena luzatu nahi dizuegu; dantza baten bidez gure aldarria egiten. Dantza hau ikusteko aukera hurrengo helbidean duzue:

http://www.gipuzkoazz.com/zerozabor/mundumob-koreografia-ikasteko-tutoriala/

Jakitun halako zerbait aurrera eramatea ez dela erraza, arratsaldeko egitaraua planteatu nahi dugu; 16:00etan hasi, dantzaren mugimenduak ikasteko saio pare bat egin, eta ondoren, burutuko dugu azken saioa, grabazioa eta guztiz egingo dugula. eta Arratsaldea girotzeko asmoz, zintzurra bustitzeko eta pintxoak dastatzeko aukera izango dugu.

Horregatik, parte hartzeko prest egongo zarelakoan eta ekimenarekin bat egingo duzuelakoan, maiatzaren 25ean, arratsaldeko 16:00tatik aurrera Zabaltza Plazan  dantzatzen elkar ikusiko dugulakoan, jaso gure esker natural-naturalak.

 Honako lotura honetan duzue ekimen honen inguruan informazio gehiago

 

Etiquetak: