MANIFESTAZIOA: Salbuespen egoerarik ez! Presoak etxera

Non: 
Boulevard, Donostia
Data: 
Larunbata, Abendua 20, 2014 - 17:30
Antolatzen du : 
EH Bildu

2014-12-19-08-21-33Bihar, abenduak 20, manifestazioa "Salbuespen egoerarik ez! Presoak etxera" lelopean. 17:30ean aterako da Donostiako Bulebarretik.

Etxeratek EH Bilduk larunbaterako deituriko Presoak Etxera manifestaldietan parte hartuko du

Alderdi politiko eta sindikalak preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekimenak burutzera gonbidatzen ditu senideen elkarteak. Elkarteak euskal jendarteari parte hartzeko deia zabaltzen dio

ETXERAT. Etxerat Elkarteak bat egiten du EH Bilduk larunbaterako Donostian eta Iruñean deituriko mobilizazioekin. Elkarteak argi du "Presoak Etxera" leloaren atzean ikusi nahiko lukeela herri osoa, izan ere beharrezkoa izango baita Frantziar eta Espainiar agintarien borondate zitala aldarazteko. Presoak eta Iheslariak Etxean nahi ditugu bai, baina Euskal Herriak ere behar ditu bere etorkizun askerantz egin behar duen ibilbiderako bidaide izan daitezen.

Presoak Etxera! leloarekin elkarteak bat egiten duelako eta, zoriontzekoak direlako eragileek presoen eskubideen alde burutzen dituzten ekimen guztiak Etxerat Donostian eta Iruñean egongo da.
Presoen eskubideak sistematikoki eta uneoro urratzen diren honetan, konpromisoak hartzeko garaia da. Hitzak, ekintzekin tartekatzeko unea. Eta, bide honetan, urratsa da EH Bilduk emandakoa.

Alderdi politikoei, sindikalei eta euskal jendarteari presoen eskubideen urraketen aurka jarduteko konpromisoa gauzatzeko eskatzen die Etxerat elkarteak.

Etxean nahi ditugu!

Etiquetak: