Hitzaldia: Proceso de paz en colombia

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Urria 30, 2014 - 19:30
Antolatzen du : 
Kabigorri

fotoColombiako bake prozesua

HEGOALDEKO BAKE PROZESUEN ESPERIENTZIEI BURUZKO

HITZALDIAK. KOLONBIAREN KASUA: BIZI IZANDAKO PROZESUAK

ETA EGUN GERTATZEN ARI DIRENAK.

Hitzaldi honen bidez, Kolonbian bakearen bila bizi izandako prozesuen errealitatea helarazi nahi diegu Gizarte Mugimenduei. Horrela, bada, egunero miloika laguni eragiten dieten baina komunikabide handietara gutxitan heltzen diren gaiak ezagutzera emango dira. Aipatzen ditugun alor horietako gaurkotasuna eta erronkak eztabaidatu nahi ditugu, bertaratzen direnei eduki zehatz eta konplexu bat helarazten saiatuz, beren inguruko errealitateari buruz gogoeta egin dezaten, marko global baten bidez.

Horretarako, zenbait antolakunde izango ditugu gurekin: Lokarri, Gernika Gogoratuz, Soldepaz Pachakuti (Asturiaseko errefuxiatu kolonbiarren programa antolatzeko arduraduna den aldetik) eta Colombianos y Colombianas por la Paz. Antolakunde horiek guztiak bake prozesuetan lan handia egiten dutelako nabarmentzen dira, Euskal Herrian izan nahiz Kolonbian izan.

Hitzaldi bakoitzean, Iparreko antolakunde bat izango dugu gutxienez (Lokarri edo Gernika Gogoratuz) eta Kolonbiako antolakunde bat (dela Asturiaseko errefuxiatu kolonbiarren programako kontaktua, dela Colombianos y Colombianas por la Paz antolakundekoa).

Landuko diren gaiak:

Kolonbiako gatazkaren egoera orokorra.

• Emakumea, gatazka eta erresistentzia-prozesuak.
• Bake-prozesuak Kolonbian.
• Kolonbiako emakume-mugimenduen eta feministen ekarpena bake- prozesuari.
• Gatazkekiko erresistentzien ebaluazioa Iparreko eta Hegoaldeko Gizarte Mugimenduetatik.
• Onartutako arazo transbertsalak eta epe labur eta luzerako politikak erresistentziatik. Itxaropenaren mapa Euskal Herrian eta Kolonbian.

MUNDUBAT kolektiboaren laguntzarekin (http://www.mundubat.org/) Kolektibo horrek elkarlanean dihardu 1988tik emakumeekin eta gizonekin, elkarteekin, Hegoaldeko komunitateekin, haien garapen-erronketan eta gizarte-eraldakuntzan.

Beren konpromiso solidario eta etikoak, baita Iparrean ere, laguntza izan nahi du Giza- eskubideen eta giza-garapen iraunkorraren aldeko defentsan bi hemisferioetan.

Etiquetak: