Colombia

Gaztelera

Erakusketa: Colombia desplazada

Data: 
Astelehena, Urria 27, 2014 - 19:30 -tik Astelehena, Azaroa 10, 2014 - 22:30 -ra
Non: 
Kabigorri
Antolatzen du : 
Kabigorri

foto"COLOMBIA DESPLAZADA" ERAKUSKETAKO GAIAK.

COLOMBIA DESPLAZADA:

Erakusketaren helburua da Kolonbian bizi den gatazka armatu ukatuaren egoera ikusarazi eta salatzea. Gizarte-mugimenduek etengabe aurre egin behar izaten diete kriminalizazioari eta Giza-eskubideen defendatzaileek jasaten dituzten eraso eta mehatxuei. Erakusketa Kolonbiako gerraren ondorioetako batean (eta aldi berean kausa) ardazten da: pertsonen eta komunitateen desplazamenduak. Gure abiapuntua Kolonbiako gerra lurraldeak hartu eta kontrolatzeko gerra bat delako teoria da.

Hitzaldia: Proceso de paz en colombia

Data: 
Osteguna, Urria 30, 2014 - 19:30
Non: 
Kabigorri
Antolatzen du : 
Kabigorri

fotoColombiako bake prozesua

HEGOALDEKO BAKE PROZESUEN ESPERIENTZIEI BURUZKO

HITZALDIAK. KOLONBIAREN KASUA: BIZI IZANDAKO PROZESUAK

ETA EGUN GERTATZEN ARI DIRENAK.

Hitzaldi honen bidez, Kolonbian bakearen bila bizi izandako prozesuen errealitatea helarazi nahi diegu Gizarte Mugimenduei. Horrela, bada, egunero miloika laguni eragiten dieten baina komunikabide handietara gutxitan heltzen diren gaiak ezagutzera emango dira. Aipatzen ditugun alor horietako gaurkotasuna eta erronkak eztabaidatu nahi ditugu, bertaratzen direnei eduki zehatz eta konplexu bat helarazten saiatuz, beren inguruko errealitateari buruz gogoeta egin dezaten, marko global baten bidez.

RSS - Colombia-rako harpidetza egin