Apaiziartza Proiektu Agroekologikoarekiko Premiazko Atxikimendua

Non: 
Txerrimuño, Lezo
Data: 
Ostirala, Ekaina 19, 2015 - 19:00 -tik Larunbata, Ekaina 20, 2015 - 18:55 -ra

1422959844408_imagIada askok ezagutuko duzuen bezala Apaiziartza Baserria eta Mixintxola Kontsumo Taldea nekazaritza okupazioko iniziatiba bat dira Gaintxurizketako nekazal landa eremuen defentsan.

Lurra bizitzen eta lantzen dihardugu 2011 urtetik hona, landa eremuetako bizierari garrantzia emateko motibazioarekin eta nekazaritza elikadura burujabetzaren ikuspuntutik hartuz.

Lau urte hauetan ez dira gutxi izan igarotako zailtasunak eta etorkizuneko aurreikuspenak eszenatoki malkartsuagoa planteatzen digu.

Hau dela eta, erresistentzia marjinak zabaltzea planteatzen zaigu.

Beraz, premiazko atxikimendu deialdia egiten dugu:

GAINTXURIZKETAKO LAGUNAK ELKARTASUN ASANBLADA, Urrengo EKAINAren 19an 19:00tan TXERRIMUÑOn

Honako hauek komunean jartzeko nahiarekin:

  • Gaurdainoko egoeraren berri izatea
  • Iniziatiba honekin jarraitzeko bururatu zaizkigun ideia eta proposamenak
  • Bururatzen zaizkizuen edozein ideia edota proposamen gonbidatzea
  • Komunikazio eta difusio talde bat osatzea
  • Atxikimenduak finkatzea eta elkartasun marjinak zabaltzea

Etiquetak: