#haziaLIBRE: Manifestazioa larunbatean 12:00tan

Non: 
Hazia
Data: 
Larunbata, Ekaina 27, 2015 - 12:00 -tik Igandea, Ekaina 28, 2015 - 11:55 -ra

HaziaLibreRP_25jun2015_01.jpgHAZIA LIBRE ETA BIZIRIK

Haziak 1992. uztailaren 26an ireki zituen lehenengoz ateak. Ordutik 23 urte luzeetan zehar Irungo ezkertiar eta abertzaleen erreferente eta topagune bihurtu da. Auzolana eta lan militantea zutabe, belaunaldi desberdinen arteko herritarren bilgunea da Hazia eta noski, Irun feminista, euskaldun, ezkertiar eta iraultzaile baten aldeko borroka luzearen testigu isila ere bada.

Zenbatezinak dira Hazian bertan egindako ekimen kultural, sozial zein politikoak. Olentzero eta Maridomingiren etorreratik hasi eta Korrika eta euskararen aldeko bazkari herrikoi jendetsuetaraino. Nazioarteko errealitateen leiho ere bihurtu dugu, bertan hartu baititugu lagun palestinarren, venezuelarren edota kurduen bisitak. Langileon eskubideak ere gogotsu defendatu dira Haziatik, hamaika greba orokorreko bilgune izanda eta noski, festa eta borroka uztartzen ere abilak izan dira 23 urte hauetan zehar bazkide izan diren irundarrak, zein tabernara gerturatutakoak.

HaziaLibreRP_25jun2015_04.jpgAuzoaren eta baita gure hiriaren taupada den Hazia itxi nahi dute orain, Hego Euskal Herriko beste 101 herriko tabernekin batera. Euskal jendartean gatazkaren konponbidearen aldeko jarrera geroz eta esanguratsuago den honetan, Auzitegi Gorenak Espainiako Auzitegi Nazionalak 35/02 auziko sententzia bere egin du, herriko tabernen bahitzea aginduz eta ezker abertzaleko 20 militanteen aurkako kartzela zigorra ezarriz. Eskubide zibil eta politikoen aurkako eraso larria da honakoa, elkartasunetik konpromisora igarotzeko tamainako erasoa.

Sinatzen dugun eragileok, beraz.Datorren larunbatean, ekainaren 27an eguerdiko 12.00tan, " HAZIA LIBRE ETA BIZIRIK" lemapean Hazia-tik aterako den manifestaldiarekin bat egiten dugu.

Sinatzaileak: Kabigorri, EKT, Irungo mendizaleak, Motor elkartea, Irungo Atsegiña, Erlaiz, Euskal Kirolak, Aduana elkartea, Irungo Bilgune Feminista, Irungo errepublikarrak Nikolas Gurerendiain, Ikasle Abertzaleak, Askapena, Eusko Alkartasuna, Aralar, Sortu, EH Bildu, LAB, Ernai, Gazte Komunisten Kolektiboa eta Kemen dantza taldea.

Etiquetak: