Mahaingurua: "Euskal Herrian bakea eraikitzeko Giza Konferentzia"-ren ondorioak. Foro soziala eta parte hartze soziala

Non: 
FICOBA
Data: 
Larunbata, Uztaila 4, 2015 - 11:00 -tik Igandea, Uztaila 5, 2015 - 10:55 -ra
Antolatzen du : 
Antxeta Irratia

Antxeta Irratia.- Heldu den Uztailaren 4an, Antxeta Irratian Irungo Ficoban antolatu du mahain ingurua. Bertan, Ipar Euskal Herriko Bake Bideak, ekainaren 11an Pariseko Asanblada Nazionalean "Euskal Herrian bakea eraikitzeko Giza Konferentzia" lemapean burutuko duen hitzorduaren ondorioak aurkeztuak izanen dira. Ondotik, mahain inguru bat izanen da, "Foro soziala eta herritarren parte hartzea" gaia hizpide harturik. Iruñea eta Bilboko Foro Sozialeko hainbat kidek parte hartuko dute.

Dakizuenez, joan den otsailaren 5,12 eta 19an, "Bidasoan elkabizitza" jardunaldiak burutu zituen Antxeta Irratiak Irun, Hondarribia eta Hendaian. Arrakasta handia bildu zuten hiru  hitzorduek. Eskuladeko hiru alkateak batzeaz gain, jatorri eta bizipen ezberdinetako biktimen arteko topaleku ere izan ziren, besteak beste. Jendarteko eragile aktibo bat da Antxeta Irratia, irrati elkarte bat baita. Hala, gatazka egoera baten osteko bizikidetza testuinguru batean, uste dugu ekarpen bat egin behar dugula, eta guk bezala, gizarteko eragile sozial orok, ahal den heinean noski.

Hitzordu hauen bilan biziki baikorra egiten dugunez, lan ildo honekin segitzea erabaki dugu. Hala, ekainaren 11an Parisen, hainbat eragile antolatu zuten Konferentzia oso hurbiletik segitu dugu.

Etiquetak: