Antxeta Irratia

Gaztelera

Udal Hauteskundeetako Irungo euskarazko debate ireki bakarra, bertan behera utzi behar izan du Antxeta Irratiak

Antxeta IrratiaAntxeta Irratia.- Antxeta Irratia (Euskal Irratiak Federazioa) Udal Hauteskundeen hitzorduak duen garrantziaz jabeturik eta irundar orok Udal Hauteskundeei begira proposamen politiko ezberdinen berri euskaraz ere jasotzeko eskubidea duela sinestuta, alkategaien arteko debatea antolatzeko ahalegin guztiak egin ditu berriz ere.

Antxeta Irratia, 15 urtez, Uhinak Orrazten

Antxeta Irratia.- Hamabost urteko ibilbidea ospatzen ari da Behe Bidasoa eskualdeko Antxeta Irratia. 2001.urtean, Pausumedia eta Entzun Ikus (Gure Irratia) elkarteek sorturik, Hendaia, Irun, Urruña, Biritu eta Hondarribiko eskualdea batzen dituen irrati elkartea bere unerik oparoena bizitzen ari da une hauetan.

Antxeta Irratiak Topaketa Gastronomiko Kulturanitzak antolatu ditu uhinetan 15. urteurrena ospatzeko

Antxeta Irratia.- Antxeta Irratiak aurten 15 urte beteko dituela modu eraikigarri batean ospatzeko, hainbat ekimen proposatuko ditu ekaina bitartean «15 urte uhinak orrazten» lelopeko kanpaina kari. Horietarik lehendabizikoa, Topaketa Gastronomiko Kulturanitzak izango dira.

Mahaingurua: "Euskal Herrian bakea eraikitzeko Giza Konferentzia"-ren ondorioak. Foro soziala eta parte hartze soziala

Data: 
Larunbata, Uztaila 4, 2015 - 11:00 -tik Igandea, Uztaila 5, 2015 - 10:55 -ra
Non: 
FICOBA
Antolatzen du : 
Antxeta Irratia

Antxeta Irratia.- Heldu den Uztailaren 4an, Antxeta Irratian Irungo Ficoban antolatu du mahain ingurua. Bertan, Ipar Euskal Herriko Bake Bideak, ekainaren 11an Pariseko Asanblada Nazionalean "Euskal Herrian bakea eraikitzeko Giza Konferentzia" lemapean burutuko duen hitzorduaren ondorioak aurkeztuak izanen dira.

“Bidasoan elkarbizitza” Antxeta irratiak antolaturiko Jardunaldiak

biziki01Dakizuenez, irrati elkarte bat da Antxeta irratia. Irrati komunutario bat. Hori dela eta, funtzio sozial bat badu bere baitan. Eta funtzioak aipatuz, bizikidetzarena da hoietako bat. Euskal Herrian pairatu diren bortizkeria asko asko bizi izan baitira Bidasoa eskualde honetan.

Orriak

RSS - Antxeta Irratia-rako harpidetza egin