Sexu aniztasuna (Lakaxitako Asteazken Kulturalak)

Non: 
Lakaxita
Data: 
Asteazkena, Urtarrila 13, 2016 - 18:30

"Identidade sexuala ez da haragiaren egi prediskurtsiboaren espresioa, gorputzean gertatzen diren genero praktiken berrinskripzioaren ondorio baizik."
Beatriz Preciado Manifestu Kontrasexuala 21. orria Ed. Anagrama

Ze esaldi korapilatsua, ezta?
Zer esan nahi digu?
Adibidez, zer da identidade sexuala?
Espresio instintiboa da? edo kulturala?, honetaz hitz egiten dugu aniztasun sexuala aldarrikatzen dugunean: gay, lesbiana, trans, ...?

Animatu zaitez zure buruari eta kolektiboki galderak egitea, elkarrekin gure sexualitateei buruko zalantzak argitzea... bai, bai, pluralean...

Pintxo-potearekin, konpainia oso onean eta giro politean.
Asteazken honetan, urtarrilak 13,  18:30tan Lakaxitan.

Etiquetak: