Txirrinka Ekimena Bidasoa Txingudin hasiko da, maiatza 20!!!

Data: 
Ostirala, Maiatza 20, 2016 - 16:15

cartelTxirrinka TOMA lurraren eta jendarte hobeagoaren aldeko ekimena da. Txirrindulaz zeharkatuko dugu Euskal Herria lau zutabek, eta zutabe bakoitzak lekuko bat eramango du. Lekukoa, jende eta kolektibo ezberdinen artean igaroko da. Jendarte hobeagoaren alde zaudeten  kolektibo eta pertsonei luzatzen dizuegu Txirrinkan parte hartzeko gonbitea. Borroka asko badaude ere helburu amankomuna dugu:  jendarte justoago bat eraiki.

Abiadura Handiko Trena eta azpiegitura erraldoiak gauzatzeko baliabide naturalak zein ekonomikoak izan dira euskarri eta ingurua, berriz hondakindegi. Azpiegitura hauek bultzatzeko erabilitako errekursoak  jendearen zerbitzurako jarri behar dira. Lurraren aurkako guda hau gelditu eta hainbeste azpiegitura itxusi eta aspergarri behar dituen sistema hau irauli behar dugu.

Bidasoa-Txingudiko bioaniztasuna eta eremu berdeak maite badituzu, etorri gurekin borrokaren lekukoa eskuz esku pasatzera!
Hau izanen da Txirrinkaren zeharkaldia Txingudi-Bidasoan:

Maiatzak 20 Ostirala:

  • 16:30 Santiago Zubian elkartuko gara.
  • 17:00 CADE erakundeak lehenengo lekukoa hartuko du.  Santiago Zubian
  • 17:10  AHTGelditu! Elkarlanak BIGARREN LEKUKOA HARTUKO DU IRUNEN Gipuzkoa esaten duen kartelan Santiagoko zubian.
  • 17:20  Moskutik pasatuko da Txirrinka. Bertan plazari buelta emanen diogu baina ez da lekuko aldaketarik egonen
  • 17:30 LAKAXITAK HIRUGARREN  LEKUKOA HARTUKO DU IRUNEN    Lakaxita, Anaka 20
  • 17:45 LANDETXAKO AUZOKIDEEN MUGIMENDUAK LAUGARREN LEKUKOA HARTUKO DU IRUNEN
  • 18.15 Gaintxurizketako gainan laugarren lekuko aldaketa eginen da

Hator ta
TXIRRINKA  

Etiquetak: