Konzentrazioa eta asanblada informatiboa arratsalde honetan. Elkartasuna ez da delitua

Non: 
Hazia (Mosku) eta San Juan plaza, Irun
Data: 
Ostirala, Uztaila 22, 2016 - 18:00 -tik 19:00 -ra
Antolatzen du : 
Askapena

photo_2016-07-22_15-31-30.jpg IBAN GARTZIA, Maputxe herriarekin elkartasun lana burutzeagatik izan da atxilotua. Bertan, Maputxe hizkuntzan emititzen duen irrati bakarrarekin -Kimche Mapu irratia- elkarlana egin izanagatik, eta bizi duten errepresio egoera iraunkorra salatzeagatik. Hau da, jatorrizko herri bat den Maputxeen eskubideak defendatzeagatik, internazionalismoa praktikatu eta lan politikoa egiteagatik.

Estatu inperialistek etengabe herrien kontra eta hauen alde agertzen edozeinen kontra burutzen duten errepresioa salatzeko, eta irundar militanteari sustengu eta elkartasuna adierazteko, hauek gaurko zitak:

 
-18:00tan Batzar Informatiboa Hazia Kultur elkartean

-19:00tan kontzentra San Juan Plazan

Etiquetak: