Liburu aurkezpena: "Cooperación: verdades, mentiras y vivencias de una ¿utopía?"

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Urria 26, 2017 - 19:30

Ezer ez aldatzeko topiko eta barkamenez beteriko mundu batean bizi gara, hori bai, botere ekonomiko eta politikoek kontrolatuko gaituzte urruneko aginteen bidez. Oso zaila da gure lan egiteko modua aldatzea, are gehiago gainontzekoena. Errealitate hau etsigarria da koperazioaren alorrean, baina gogorragoa koperazio internazionalaren esparruan. «Beldurra ematen dit»,«ez naiz fidatzen»,«inoiz ez da ezer iristen»,«ez daukat denborarik»,«dagoeneko ezin dezaket ezer gehitu»,«krisia dago»,«nik ez daukat errurik», «politikariek konpondu dezatela»..., hauek bezalako esaldiak dira gure eguneroko axolagabekeriaren eserleku erosoan gehiago hondoratzen gaituztenak.

«Zuk bai duzula meritua», «gai horrekin arazo bat daukat», «ejertzituek egiten dituzte jada gizarte lanak», «dena zuzenean daramatenak gogoko ditut nik»... baina beste esaldi hauek ere badira mundu honen ezjakintasuna ezkutatzen dutenak baiezkortasun zuhurrez.

Horrelako galderak ere badaude: «Zer egin dezaket nik?» edo «beti diozue uzten duzuena baina gehiago dakartzazuela» baina, «zer da handik dakartzazuena?».

Topikoak, esaldiak eta galderak, hauetatik alde argia gahiendu nahi dudana eta alde itzaltsua bete. Nola? Hemendik, eta baita ere handik hartutako nire esperientziaren bitartez, autoritate eta sinesgarritasuna ematen didaten narrazioaren bidez, eta ikusi, entzun, usaindu, dastatu eta ukitu, baina batez ere sentitu ditutan horri buruzko hausnarketen bidez. Gainontzekoena bezain arrunta den ehunetik hasitako oihala, baina beste unibertso batera konektatzea ahalbidetu didana, oso urrunekoa dena baina betiere nire zeru zatitxora loturik dagoena.

Liburu honen xedea barkamenak astintzea, errealitatea zalantzan jartzea eta mitoak deuseztatzea da; lankidetza mundu honetan hastapen bat eman hasi ez direnei, bultzada bat eman hasierako fasean daudenei, edo dagoeneko barruan daudenei ikuspegi osagarri batekin hornitu. Pertsona hauei guztiei ikuspuntu gizakiar eta barnerakoi bat erakutsi nahi diet istorio honekin.

Hau da, bidaia pertsonal bat konpartitu nahi dut jendeari ikustarazteko erabat arruntak diren ahalmen eta mugetatik haratago joan gaitezkeela hemendik eta handik.

Etiquetak: