Ibilaldia Ulian "parke seguru bat denontzat" eskatzeko

Non: 
Ategorrietako erlojuetatik
Data: 
Igandea, Maiatza 20, 2018 - 10:00 -tik Astelehena, Maiatza 21, 2018 - 09:55 -ra

Datorren igandean - maiatzak 20- Mendi Ibilaldi bat antolatu du Eguzkik Ulian zehar. Hitzordua 10etan Ategorrietako erlojuetatik. Iraupena 2 ordu t'erdi. Ategorrieta-Mendiola-Fuerte del Almirante-Trintxerpe.

Uliako Parkea 1902an sortu zen turismoa erakartzeko. Tren elektriko bat, aisialdirako lehena herrian, paisaia pintoresko batetik igotzen zen begiratokiko gailurreraino.2010ean, Donostiako Hiria Antolatzeko Plan Orokorrak Uliako Parkea mugatu zuen, eta Plan Berezi baten onarpenaren zain geratu zen haren zehaztapena. Uliaren helburua da gunea babestea eremua antolamendu-kategoria desberdinetan zatituz eta horietako bakoitzean erabilera onargarriak, bateragarriak eta debekatuak arautuz.

Gizarte aurrerapausoaren ordena logiko batean, 2014an, Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostiako eta Pasaiako udalerrien zati bat ehizarako segurtasun zona izendatzeko uztailaren 23ko 423/2014 Foru Agindua argitaratu zuen, eta ondorioz, jarduera zinegetikoak debekatu zituen Uliako Parke osoan.

Alabaina, 2017an, Auzitegi Gorenak partzialki baliogabetu zuen aipatutako Foru Agindua, Donostiako eta Pasaiako Udalek finkatutako eta hainbat gizarte, auzo eta kirol elkarteek eskatutako babes-izaera ezeztatuz, eta Uliako Parkean suzko armak erabiltzen jarraitu ahal izateari ateak irekiz, atzerapauso handia emanaz.

Ulia parkea bistanle guztiak gozatzeko ¡

Etiquetak: