Pentsioen etorkizuna bermatzeari buruzko hitzaldi bat antolatu du Irungo Ahal Dugu-k. Apirilaren 5ean izango da, 19:00etan, Gure Moradan. Hitzaldian, Meri Pita Unidas Podemos-eko diputatuak eta Toledoko Ituna batzordeko bigarren idazkariak eta Pilar Garrido, Gizarte politiketako idazkaria eta Unidas Podemos-eko senatariak parte hartuko dute.
Meri Pita diputatuak pentsioak KPIren arabera eguneratzeko beharra aldarrikatu du prestazio “birbanatzaileak eta duinak” bermatzeko, eta Toledoko Ituna baliagarritasuna zalantzan jarri du agindu horretarako balio ez badu, Konstituzioan bertan jasotzen den moduan. “Toledoko Itunaren esparrua bakarrik da baliagarria agindu konstituzionala bermatzen badu, alegia bakarrik da baliagarria pentsio duinak eta birbanatzaileak defendatzeko gai bada. Ezin da onartu herritarren eskaerei erantzuten dieten legeei betoa jartzea".
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 824 irakurketak
- Castellano