EH Bilduk Irungo pentsiodunekin batera agerraldia egin du: pentsiodunen aldarrikapenak mahaigaineratzeaz gain, Foru Aldundiak pentsio osagarriaren tramitazioa kudeatzea proposatu dute
Irungo EH Bilduk.- Garai konplexu hauetan, prezioek izan duten gorakadak gehien kalteturiko sektoreen artean pentsionistak daude. Bizitza-kostuaren hazkunde etengabeak adineko eta pentsiodun gero eta gehiagok bere oinarrizko beharrizanak asetzeko, gero eta zailtasunak gehiago dituzte: kalitatezko elikadura, mendekotasunaren kalitatezko arreta, etxebizitza, etab.