Donostiako G7 EZ! Plataforma.- Datorren larunbatean Donostian G7ak sinbolizatzen duen munduaren aurka mobilizatuko gara, bestelako mundu bat eraikitzeko bidean Gipuzkoatik egin dezagun ekarpena. Gero eta autoritario eta gerrazaleago diren aberatsenen eta multinazionalen zerbitzura dagoen sistema iraunarazteko bilduko dira Miarritzen munduko 7 potentziak.
Ez dugu onartuko. Donostiako G7 EZ! plataforma osatzen dugun kolore ezberdinetako eragile, sindikatu eta alderdiok argi dugu elkarlana dela gutxiengoaren sistema kapitalista heteropatriarkal basatiarekin amaitzeko bidea, eta Euskal Herritik bestelako mundu bat elkarrekin sortzen joatekoa. Ez baitugu nahi eurek inposatzen diguten jendarte eta mundu eredua, Gipuzkoarrok sobera ezagutzen duguna: turismo aberatsa, mugen itxiera, mota guztietako diskriminazioen areagotzea, zuriketa morea eta arrosa, erdararen kultura, kontsumo basatia, pentsioen eta babes sozialeko sistema osoaren murrizketa, aldaketa klimatikoaren areagotzea, bizitzaren garestitzea eta erabakitzeko eskubidearen aurkako erasoa... Aski da!
Datorren larunbatean G7ak sinbolizatzen duen sistema hilgarri honen aurrean mobilizatzera dei egiten dizuegu. 17:00etan Easo plazatik abiatuko da manifestazioa, Trinitate plazan amaitzeko, eta ekitaldiaren ostean bertan musika eta festa giroan amaitzeko auekra izango dugu.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 811 irakurketak
- Castellano