Plazako dantzen ikastaro irekiarekin hasi da dantzari lotutako astea
Euskal dantzekin lotutako hainbat jarduera antolatu ditu Kemen Dantza Taldeak aste honetarako, Hondarribiko Udalaren laguntzarekin. XIII. edizioa du Hondarribia Dantzan jaialdiak eta maiatzaren 20tik 26ra izango da aurten.
Hasteko, plaza dantzen ikastaro irekia izango da astelehenetik asteazkenera, 19:00etatik 20:00etara Kultur Etxean. Ostegunean, “Dantza” filma proiektatuko da Itsas Etxean. Gainera, Telmo Esnal zuzendaria eta Juan Antonio Urbeltz folklorista egongo dira bertan, eta mahai-ingurua egingo dute ondoren.
Hitzordu nagusiak, asteburuan
Ostiralean erromeria izango da 20:00etan Santa Maria Madalena plazan, Kemen-eko musikarien doinuekin. Larunbatean Markina-Xemeingo Zerutxu dantza taldea eta Barkoxeko dantza taldea ariko dira Hondarribiko kaleetan, 11:00etatik aurrera, eta emanaldia eskainiko dute 12:00etan, Santa Maria Madalenan. Arratsaldean ere kale animazioa egongo da, 17:30etatik aurrera.
Igandean, maiatzak 26, Kemen-en harrobi den Adaxkak emanaldia eskainiko du 12:00etan Arma Plazan. Lehenago, kalejiran ibiliko dira herrian zehar, 11:00etatik aurrera.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 724 irakurketak