Sortu Irun.- Gainean dugu munduko dominazio sistema kapitalista, patriarkal eta arrazistaren biltzarra izango den G7a. Baina herri zapalduok mundu berri bat daramagu soinean eta indartzera goaz abuztuaren 21etik 23ra Irun-Hendaian egingo dugun kontragailurrean. Nola? Abuztuaren 8an, osteguna, 19.00etan Hazian egingo dugun batzarrean landuko dugu gaia.
"There is no alternative" esan zue Margaret Thatcher Erresuma Batuko lehen ministroak 80ko hamarkadan bere politika neoliberal atzerakoiak inposatzeko. Pobreziaren areagotzea, prekarietatea, ezberdintasun sozialen aregaotzea, segregazioa, gerrak, autoritarismoaren indartzea, baliabide naturalen agortzea, larrialdi klimatikoa, patriarkatua eta emakumeen zapalkuntza egiturazkoa, globalizazio kulturala eta hizkuntza zapalduen desagerpena... Sarri txiki sentitzen gara halako erronka handien aurrean. Zer egin? Beldurra eta ezina gailentzen dira askotan.
G7, estatu kapitalistak eta antzeko egiturak herritarron eskubideak murriztu, usurpatu eta merkatuen esku uzteko tresna bilakatu dira. Autoritarismoa gailentzen ari da, demokrazioa (herritarron gobernua) gero eta gutxiago interesatzen zaielako. Normala da: boterea eta aberastasuna gero eta esku gutxiagotan metatzen ari direlako, hori delako proiektu neoliberala.
Boterea esparru guztietan borrokatu behar da. Estatu nahi dugu boterea berreskuratzeko eta parean ditugun erronka kolosalei aurre egin ahal izateko. Merkatuen diktaduraren aitzin, demokrazia eta burujabetza. Independentzia behar dugu, hemen erabaki ahal izateko gure politika feministak, ekonomikoak, ekologikoak, sozialak. linguistikoak, kulturalak.
Alternatibarik ez dagoela errepikatzen dute, baina badago alternatiba. Berdinen arteko Euskal Errepublikaren alde borrokatzen gara. G7ak sustatzen dituen politika injustuen aurkako borroka ez da Gailurraren egunetan hasten eta amaitzen. Egunero ari gara mundu justu eta parekidearen alde borrokan.
Izan ere, Euskal Herriaren eraikuntza mundu justua eraikitzeko aukera da guretik, lokaletik. Euskal Errepublikaren aldeko borroka, mundu justu eta parekidearen alde egiten dugun ekarpen praktikoa da, mundu berri baterako eredu izango dena. Zergatik? Hamarkadetako borrokaren esperientzia positiboa dugulako. Argalak esan zuen legez, aldaketa politikoak horretarako baldintzak dauden tokietan egin behar direlako. Hemen, izan, baditugu eta ari gara.
Egin ezazu behar duzuna.
Gora herria!
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 877 irakurketak