gedar.eus - Gose eta komunikazio grebaren seigarren astean sartzera doa Iñaki Bilbao Txikito preso politikoa. Dagoeneko bitan eraman dute ospitalera, azkenengoz, joan den igandean. Handik Puerto III espetxera (Andaluzia) bidali zuten berriz, Aministiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi duenez.
Irailaren 28an ere ospitaleratu zuten, eta "bizirik mantentzeko egin behar den guztia egin dadin" eskatu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Gaur, 43. eguna du gose greban Bilbaok.
Larunbatean manifestazioa Donostian
Espetxeetan nahiz kalean, hainbat ekimen egiten ari dira Bilbaori elkartasuna erakusteko. Atzo, esaterako, 24 orduko baraua egin zuen Mikel Sansebastian preso politikoak, Saioa Sanchez, Patxi Ruiz, Jon Kepa Preciado, Oskar Barreras eta Dani Pastorrekin batera abiatutako elkartasun dinamikan.
Larunbatean Txikitok 45. eguna du gose greban, eta elkartasuna adierazteko Donostian manifestazioa antolatu dute. Mobilizazioa 19:00etan Buletik aterako da.
- 514 irakurketak
- Castellano