Ostiralean, Irunen, Asier Guridi iheslari politikoari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea
Ostiralean, maiatzaren 6an, 38 egun beteko ditu gose greban Asier Guridi euskal iheslari politikoak. Martxoaren 29an ekin zion baraualdiari, bere nortasun juridikoa aitor diezaiotela exijitzeko. Izan ere, "heriotz zibil" egoeran darama ia hamarkada bat; ez dauka pasaporterik, ez eta zedularik ere. Modu horretan, "oinarrizko hainbat eskubidetatik kanpo uzten" dutela salatu du Guridik. "Espainiako Estatuak nire nortasun juridikoa ukatzen dit mendeku modura, nire militantzia politiko, iraultzaile eta independentistagatik", dio.