Urriak 3, 19:00etan Iñaki Bilbaoren aldeko kontzentrazioa Irungo San Juan plazan

Non: 
Irungo San Juan plaza
Data: 
Larunbata, Urria 3, 2020 - 19:00

Iñaki Bilbao Goikoetxea “Txikito”, euskal preso politikoak, irailaren 9an mugagabeko gose greba bati hasiera eman zion, beraz larunbatean 24 egun beteko ditu. Gose grebaz gain, bere ziegatik ez zela ezertarako aterako iragarri zuen. Honek esan nahi du ez duela patioko ordurik izango eta ez duela inongo komunikaziorik mantenduko, ez bisitarik ezta telefonozko komunikaziorik ere ez.

Bere ekintza politikoaren aldarrikapena edota xedea Euskal Herria Independente, Sozialista, batua eta euskalduna izatea da.

Astelehen iluntzean Espainiako Auzitegi Nazionalak auto bat igorri zuen bi ebazpenekin: batetik, Txikito ospitalera eramatea agindu zuen, eta bestetik, "bizirik mantentzeko egin behar den guztia egin dadin" galdegin zuen.

Txikitori elkartasuna adierazteko, larunbatean, 19:00etan Irungo San Juan plazan kontzentrazioa burutuko da.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

Etiquetak: