Irunen larunbatean kontzentrazioa, 52 egun gose greban beteko dituen Txikitori elkartasuna adierazteko

Non: 
Irungo San Juan plaza
Data: 
Larunbata, Urria 31, 2020 - 19:00

gedar.eus - Irailaren 9tik gose eta komunikazio greba mugagabean da Iñaki Bilbao Txikito euskal preso politikoa. Hala, guztira, 50 egun daramatza greban. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi duenez, dagoeneko bi aldiz eraman dute ospitalera, eta elikatzera derrigortu zuten. Hala ere, kartzelan dago berriro, Puerto III-n (Cadiz).

Preso politikoaren egoera salatzeko, Irunen kontzentrazioa egingo dute larunbatean, 19:00etan San Juan plazan.

Etiquetak: