Hainbat urtez hitz emandakoak bete edo gauzatu gabe egon ondoren, Bidasoa eskualdeko hiru udalerriak oinez edo bizikletaz lotzeko arazo izaten jarraitzen du Mendelu auzoak.
Komunikazio-arazo handi hori konpondu gabe dago oraindik:
- Mendelu urtean 4.000.000 ibilgailu baino gehiago (12.000/egun) jasaten dituen errepide batek bitan banatzen duen auzoa da. Errepidean seguru sentitzen ez direla-eta, oinezkoek eta txirrindulariek oso maiz erabiltzen dituzten espaloi kaxkarrak ditu (80 cm zati batzuetan).
- Auzo honetan, anakronikoki eta arriskua sortuaz, ¡bilgailu motordunek erabateko lehentasuna dute oinezkoen, txirrindularien eta bizilagunen aurrean.
- Hamarkadak daramatzagu hitz asko entzuten, baina erakundeek oraindik ez diote heldu eta konponbidea eman lotura-puntu horren arazoari, oinezkoentzako, txirrindularientzako eta bizilagunentzako bide segururik sortu gabe jarraitzen dute.
Bizikletaren Munduko Eguna (ekainak 3) aprobetxatuz, erakundeei Irun eta Hondarribia artean, oinez zein bizikletaz, modu seguruan eta jasangarrian mugitzea ahalbidetuko duen konponbide bat eskatzeko, bizikleta martxa bat egin nahi dugu ekainaren 6-an, igandean, 11-etan, honako lelo honekin:
Mendelu, hitz gutxiago segurtasun gehiago
Mendelu, menos palabras, más seguridad
Bi zutabe aterako dira goizeko 11-etan, bakoitza bere udalerritik: bata Hondarribiko Zumarditik, eta aldi berean bestea, Irungo San Juan plazatik (lehenago Azken Portu kiroldegitik 10, 30tan ere aterako da). Biak Mendeluko zubipean elkartuko dira. Han izango dira auzoko bizilagunak Judas Arrieta artistarekin mural bat egiten. Ekitaldi txiki baten ondoren, bi zutabeak euren jatorrira itzuliko dira ibilbide bera jarraituz. Bizikleta martxa honetan zuekin egotea gustatuko litzaiguke, modu ludikoan arazoari ikusgarritasuna emateko.
Balazta, Bidasoko Bizikletaren Aldeko Elkartea, Mendelu bizilagun elkartea, Artiako Lagunak Elkartea
Hondarribitik: 11:00- Alameda
Irundik: 10:30- Azken portuko kiroldegia. 11:00- San Juan plaza
- 482 irakurketak
- Castellano