Gogoan dut' liburuaren aurkezpen musikatua Amaia KZko areto txikian

Non: 
Amaia Kultur Zentroa, Irun
Data: 
Larunbata, Uztaila 10, 2021 - 12:00
Antolatzen du : 
Irungo Euskara Taldea

Galarraga aurkezpena

Aitzondo Irungo Euskara Taldea.- Uztailaren 10ean antolatu dugun liburu aurkezpen musikatuaren berri eman nahi genizueke honako ohar honen bidez.

Larunbatean, uztailak 10, eguerdiko 12etan, Aritz Galarraga idazle hondarribiarrak 'Gogoan dut' liburua aurkeztuko du Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan, Aitzondo euskara taldeak antolatuta. Halaber, Galarragaren hitzei musika jarriko die Ibon RG musikariak. Aforo mugak direla medio, komenigarria da lekua ziurtatzeko irungoeuskarataldea@gmail.com helbide elektronikora idaztea, lagun kopurua zehaztuz.

Memoria ariketa bat da 'Gogoan dut', idazleak 40 urte bete berritan egindakoa. Baina horrez gain, bada hein batean euskal herritar belaunaldi baten isla ere, liburuko bizipen askorekin identifikatua senti baidaiteke jende ugari.

Ekitaldian liburua eskuratzeko aukera izango da.

Etiquetak: