Aurkezpena

Euskara

Liburuaren aurkezpena: CHERID Un sicario en las cloacas del Estado

Data: 
Osteguna, Abendua 12, 2019 - 19:30
Non: 
Palmera-Montero Zentro Zibikoan
Antolatzen du : 
"Nicolas Guerendiain" Irungo Errepublikarrak

Charla: CHERID Un sicario en las cloacas del EstadoJean Pierre Cherid (1940-1984). Lapurretagilea Frantzian, OAS-eko (Armada Sekretuaren Erakundea, militar kolpezale frantsesen taldea) kidea Algerian, Nazio Askatasunerako Frontearen (FLN) aurkako lanetan; mertzenarioa Biafran; Francoren erregimenak babestua Carrero Blancorekin; Antonio González Pachecoren (Billy haurra) lagun mina, diktadurako Brigada Politiko Sozialeko eta monarkiaren lehen urteetako torturatzaile ezaguna; GALeko aktibista nabarmena Felipe González gobernuan zela… Guardia Zibileko Argibide Zerbitzuko (SIGC) agiria zuena, bere “gerrako izenetako” bati emana sarjentu lehena kategoriarekin.

Salda badago, V. Jardunaldi Feministen inguruko Bidasoaldeko aurkezpena

Data: 
Larunbata, Iraila 21, 2019 - 11:00
Non: 
Txokogorri, Peña Kalea

Salda Badago, Jardunaldi Feministen inguruko Bidasoaldeko aurkezpenaSu Txikian.- Datorren azaroaren 1, 2 eta 3an Euskal Herriko V. Jarduera Feministak ospatuko dira Durangon. Bidasoaldean jardunaldiak aurkezteko egingo den bilerera gonbidatu nahi zaitugu. Eskualdeko talde feminista eta emakume anitzak bildu nahi ditugu jardunaldiak aurkezteaz gain elkar ezagutu eta Bidasoaldeko feminismoaren egoeraz eztabaidatzeko.

Kooperatiben saretze lana ospatzeko festa

Data: 
Osteguna, Ekaina 6, 2019 - 17:30
Non: 
BDS Koop Eraldaketa Fabrika (Aixin Zolua Ibilbidea, 5)
Antolatzen du : 
BSD Koop

Presentación iniciativas Red de economía social, IrunDatorren ekainaren 6ean Bidasoa eskualdeko kooperatiba desberdinak BDS Koop Eraldaketa Fabrikan bilduko dira euren proiektuak aurkeztu eta saretze lana ospatzeko

Hilabete batzuk igaro dira Eraldaketa Fabrika sortu zenetik, ordutik Bidasoa Eskualdeko kooperatiba desberdinak saretzeko lanetan egon dira BDS Koop Eraldaketa Fabrikan lanean dauden langileak. Kooperatiba desberdinak identifikatu eta beraiekin kontaktuan jarri dira, batzuk BDS Koopekin elkarleanean hasi dira proiektu desberdinetan eta pixkanaka pixkanaka tokiko garapenean laguntzen duten empresa desberdinak saretu eta bisibilizatzeko asmoa dute.

Deklaratzekorik ez eleberria aurkeztuko du Beñat Sarasolak Irunen

Data: 
Igandea, Ekaina 2, 2019 - 12:00
Non: 
Brönte Liburu denda, Karrika nagusia, 16, Irun
Antolatzen du : 
Aitzondo Euskara Taldea

Beñat Sarasola kartelaDatorren igandean, ekainak 2, Beñat Sarasola idazleak bere lehen nobela aurkeztuko du Irungo Brönte liburu-dendan, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Yurre Ugartek gidatuko du solasaldia, eta amaieran aperitifa eskainiko die bertaratzen direnei Aitzondo Euskara Taldeak, ekitaldiaren antolatzaileak.

Maiatzaren 29an Gure Esku Dagok herri ekimenaren aurkezpena egingo dute Irunen

Data: 
Asteazkena, Maiatza 29, 2019 - 19:30
Non: 
Palmera Monteron
Antolatzen du : 
Gure esku dago

Cartel presentación Iniciativa ciudadana por el referéndum en IrunJakingo duzuen moduan, pasaden martxoaren 31an ekitaldi garrantzitsua burutu zuen Gure Esku Dagok Bilboko Euskalduna jauregian. Bertan, fase berri bat irekitzera goazela azpimarratzeaz gain datozen urteetarako ekimen berri eta indartsua aurkeztu genuen: ERREFERENDUMAREN ALDEKO HERRI EKIMENA.

Orriak

RSS - Aurkezpena-rako harpidetza egin