EH Bildu Bidasoa.- Larunbat honetan, martxoak 6, goizeko 10:30ean, EH Bilduk Herri Batzarra egingo du II. Kongresuko ponentziak Irunen eta Hondarribian aurkezteko. Bizi dugun egoeraren eraginez era telematikoan egingo den batzarrean, Garikoitz Mujikak, EH Bilduko zuzendari nagusiak, ponentzia politikoa eta ponentzia organizatiboa aurkeztuko ditu.
Jean Pierre Cherid (1940-1984). Lapurretagilea Frantzian, OAS-eko (Armada Sekretuaren Erakundea, militar kolpezale frantsesen taldea) kidea Algerian, Nazio Askatasunerako Frontearen (FLN) aurkako lanetan; mertzenarioa Biafran; Francoren erregimenak babestua Carrero Blancorekin; Antonio González Pachecoren (Billy haurra) lagun mina, diktadurako Brigada Politiko Sozialeko eta monarkiaren lehen urteetako torturatzaile ezaguna; GALeko aktibista nabarmena Felipe González gobernuan zela… Guardia Zibileko Argibide Zerbitzuko (SIGC) agiria zuena, bere “gerrako izenetako” bati emana sarjentu lehena kategoriarekin.
Su Txikian.- Datorren azaroaren 1, 2 eta 3an Euskal Herriko V. Jarduera Feministak ospatuko dira Durangon. Bidasoaldean jardunaldiak aurkezteko egingo den bilerera gonbidatu nahi zaitugu. Eskualdeko talde feminista eta emakume anitzak bildu nahi ditugu jardunaldiak aurkezteaz gain elkar ezagutu eta Bidasoaldeko feminismoaren egoeraz eztabaidatzeko.
Datorren ekainaren 6ean Bidasoa eskualdeko kooperatiba desberdinak BDS Koop Eraldaketa Fabrikan bilduko dira euren proiektuak aurkeztu eta saretze lana ospatzeko
Hilabete batzuk igaro dira Eraldaketa Fabrika sortu zenetik, ordutik Bidasoa Eskualdeko kooperatiba desberdinak saretzeko lanetan egon dira BDS Koop Eraldaketa Fabrikan lanean dauden langileak. Kooperatiba desberdinak identifikatu eta beraiekin kontaktuan jarri dira, batzuk BDS Koopekin elkarleanean hasi dira proiektu desberdinetan eta pixkanaka pixkanaka tokiko garapenean laguntzen duten empresa desberdinak saretu eta bisibilizatzeko asmoa dute.