Ekintza kulturalak faxismoaren aurrean, arrazakeriaren aurrean, Mosku harrera auzo batean, larunbat honetan, irailaren 25ean

Non: 
Mosku, Irun
Data: 
Larunbata, Iraila 25, 2021 - 20:30

auzoa defendatu faxistak kampora

Ahopeka ibili ohi den faxismoa lotsagabe agertu zaigu gure herri eta auzoan, Moskun. Gure plazan jazo zen gazte magrebiar baten jipoitu txalotu ostean, “Vamos a darles caña a los Moros rateros” lelopean indarkeria arrazista zabaltzeko deialdia zabaldu dute, dirudienez, duela gutxi, Irungo beste auzo batean gertatutako ustezko lapurketa saiakera bat tarteko. Larunbata 25, gaueko 22.00etan, “todo el mundo en Moscú (irun) bamos a darles caña a los moros rateros” dio deialdiak. Mozorroak erantzirik, harrotasun osoz, oldarraldi faxista bati bide emateko saiakeran.

Egoera larri honen aurrean, herriko eta auzoko jende, eragile, elkarte, taberna, komertzio etabar ezberdinetakoak elkartu gara. Ez ditugu horrelako jarrera faxista eta arrazistak onartzen gure auzo eta herrian, eta ez dira ongi etorriak. Are gehiago, alde egin dezatela eta bakean utz gaitzatela eskatzen dugu.

Honegatik, hau sinatzen dugunok argi diogu:

  • Larunbatean, irailak 25, 22.00etarako egin den deialdi faxista, arrazista eta indarkerizkoa guztiz arbuiatzen dugula.
  • Horrez gain, azken aldian areagotzen ari diren jarrera eta ekintza faxistek (izan jatorri arrazista, homofobiko, matxista edota klasistak) ez dutela lekurik ez Moskun ez inon.

Bide batez, ageriko arazo honen atzean dagoenaren inguruan hausnarketa konpartitu nahi genuke. Kontziente gara egungo fluxu migratorio izugarriaz. “Fluxu” hauek pertsonak dira eta askotan baldintza tamalgarriei aurre eginez heltzen dira gurera, akituta, batzuek hilzoria gaindituta. Honen aurrean ezin dugu beste alde batera begiratu. Gure auzoak eta herriak pertsona hauei harrera egiteko konpromisoa hartu beharrean daude. Hauen zaintzan engailatzeko eta honela, gure plaza ere kolore, kultura, hizkuntza eta harreman berriz aberasteko.

Mosku harrera auzoa izan da eta izango da, gehien behar dutenen aterpe. Kontziente gara kultur-artekotasuna lantzea guztiok dugun erronka bat dela. Honen lanketa asko zailtzen da migratzen ari diren pertsonen kontra salbuespeneko neurriak hartzen direnean: Mugikortasuna ekidin, babes gabe utzi eta bazterketara kondenatu. Honen kontziente eta arrazismoa salatuz, honakoa berresten dugu:

  • Gure auzoa Harrera Auzo bezala eraikitzea nahi dugu
  • Horretarako kultur-artekotasuna eta anti-arrazakeria lantzea
  • Horretarako egon daitekeen edozein jarrera faxista arbulatzea

Honekin batera, gure babesa adierazi nahi diogu Irailak 25erako, auzoan, eragile anitzek antolatu duten “ekitaldi kultural antifaxistari.

Arrazakeriaren aurka, Faxismoaren aurka, Mila kolore. Mosku harrera auzoa, Irun harrera herria.

Etiquetak: