Irun: Salaketa Antifaxista!
Sare Antifaxista.- Asteburu honetan Mosku-Irunen, Jaizkibelen eta Donostian Espainiako "Devenir Europeo" talde neonaziaren kartelak eta pegatinak agertu dira.
Sare Antifaxista.- Asteburu honetan Mosku-Irunen, Jaizkibelen eta Donostian Espainiako "Devenir Europeo" talde neonaziaren kartelak eta pegatinak agertu dira.
Ahopeka ibili ohi den faxismoa lotsagabe agertu zaigu gure herri eta auzoan, Moskun. Gure plazan jazo zen gazte magrebiar baten jipoitu txalotu ostean, “Vamos a darles caña a los Moros rateros” lelopean indarkeria arrazista zabaltzeko deialdia zabaldu dute, dirudienez, duela gutxi, Irungo beste auzo batean gertatutako ustezko lapurketa saiakera bat tarteko. Larunbata 25, gaueko 22.00etan, “todo el mundo en Moscú (irun) bamos a darles caña a los moros rateros” dio deialdiak. Mozorroak erantzirik, harrotasun osoz, oldarraldi faxista bati bide emateko saiakeran.