Osasun Bidasoa Plataforma.- Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osasunbideak Bidasoa Eskualdean eta Bortzirietan Osasun Publikoak dituen premiazko premiei erantzun egokirik eman gabe jarraitzen dutenez, herritarrei del egiten diegu eragiten diguten arazoel irtenbideak eskatzeko.
Ebakuntza-gelak
2022ko apirilean eskualdeko ospitaleko ebakuntza-gelak urte eta erdiz ixtea eta Donostiako Onkologikora eramatea aurreikusita zegoen. Profesionalek eta herritarrek borroka gogorra egin ondoren, Osasun Bidasoa Plataformaren bidez, proiektu hori geldiarazi egin zen, Sailburuak prolektu berriaren etapak garatzeko profesionalak, erakundeak eta herritarrak kontuan hartuko zituela konpromezuarekin, baina gaur egun, ez da konpromezu hori bete. Duela gutxi iragarri da laster bloke kirurgikoko obrak lizitatuko direla, herritarren eta profesionalen informaziorik jaso gabe.
Proiektu hori osasun-langileen eta herritarren parte-hartzearekin egitea eskatzen dugu, eta baita ere, eraikin erantsi bat eraikitzeko aukera kontuan hartzea, ospitalean hain beharrezkoak diren arreta-guneak zabaltzeko aukera emango lukeena.
Hirugarren anbulatorio
2015. urteaz geroztik, Osakidetzak eskatuta, Oinaurren,, partzela bat erreserbaturik dago Irunen, hirugarren anbulatorio egiteko. Zentroko eta Dunboako anbulatoriotan, lekurik ez dagoenez, ezin da kalitatezko arretarik eman. 2020tik barrakoietako arreta, baldintza tamalgarrietan, ez da konpondu gabeko arazo zahar baten konponbidea. Egungo arazo larriak ezin du itxaron, 10 urte baino gehiago itxaron, oraindik urbanizatu gabeko eremu batean anbulatorio handi bat eraikiko ote dutelakoaren zain
Oinaurren hirugarren anbulatorioa eraikitzeko proiektuaekiten den bitartean Zentroko eta Dunboako anbulatorioetan kontsulta-guneak berehala zabaltzeko alternatibak bilatzea, eskatzen dugu
Profesional eta itxaron-zerrenda gehiegizkoak falta dira
Bortzirietako familia-medikuen eta pediatren falta, lehen mailako arretako oinarrizko premiak bete gabe. Gero eta itxaron-zerrenda handiagoak daude espezialista batekin
hitzordua hartzeko edo diagnostiko-proba bat egiteko, eta horrek modu kezkagarrian kaltetzen du Bidasoako osasun-arreta.
Bortzirietako, Irungo eta Hondarribiko biztanleei kalitatezko osasun-zerbitzua ematea eskatzen dugu.
ESKUALDEAN KALITATEZKO OSASUN PUBLIKOA DEFENDATZEAGATIK.
- 124 irakurketak
- Castellano