Igande arratsaldean 32 urteko emakume bat hilda aurkitu dute Gasteizko apartahotel batean indarkeria zatzuekin. Honen aurrean, antolakunde sozialistak elkarretaratzea deitu du astelehen arratsaldeko 19:30ean Irungo San Juan Plazan.
Horrelako indarkeria kasuek emakume langileek egunerokotasunean jasaten duten indarkeria matxista berresten dutela diote, eta ondorioz, norma kultural bilakatzen dela emakumeok zapalkuntza forma anitzak pairatzea.
Honen aurrean, indarkeria matxistari erantzuteko mekanismo eraginkorrak garatzea azpimarratzen du Itaiak, emakume langileon aurkako indarkeria gauzatzen duten figurak seinalatuz eta egoera horietatik askatzeko beharrezko baliabide ekonomiko eta sozialak garatuz.
Azken eraso hau salatzeko deialdia luzatzen du “Indarkeria matxista orori aurre egin” lelopean, astelehenean 19:30ean Irungo San Juan Plazan.
- 31 irakurketak