1936-2016 80 Urteurrena

Euskara

Errepublikanoen omenezko plaka, Hendaian

foto

Irailaren 20an, 1936an Errepublika defendatu zutenen aldeko plaka bat inauguratu du Hendaiako Udalak. Nazioarteko zubian ezarri da, alde frantziarrean.

Ekitaldi horretara Hendaiako eta Irungo alkateak joan dira, baita publiko ugari ere.

"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikanoen Elkarteko kide batzuk joan ziren ekitaldira eta lore-apaingarri bat ezarri zuten.

Orain dela 80 urte beren etxeetatik alde egin behar izan zuten pertsonek ez zuten hiriko sutearengatik alde egin, estatu kolpearen ondorioz baizik

Irungo Udalak ostiral honetan, irailaren 2an, Zubi zaharrean egingo duen “orain dela 80 urte hiriak su hartu zuenean beren etxeak utzi behar izan zituztenen oroimenezko” ekitaldiaren aurrean, hauxe adierazi nahi du “Nicolas Guerendiain” Irungo Errepublikarrak Elkarteak: Orain dela 80 urte beren etxeetatik alde egin behar izan zuten pertsonek ez zuten hiriko sutearengatik alde egin, legez ezarritako II.

Orduan eta gaur faxismoaren aurka borrokatu zuten eta borrokatzen dugun guztion oroimenean

Irungo EH Bildu.- 80 urte betetzen dira aste-bukaera honetan Irun erre zenetik. Ordu hartan, 1936an, altxamendu faxista baten ondorioz piztutako gerra batean zegoen murgilduta gure hiria. Gerrate hark herritar asko beraien etxeak eta herria atzean uztera behartu zituen, Irun eta Hendaia batzen dituen zubia gurutzatzera bultzatuz.

Geu ere izan ginen errefuxiatuak. 80 Urteurrena. Irailak 4

cartelFrankismoaren krimenen aurkako Kereilaren Euskal Plataforma.- Garai hauetan, milaka errefuxiatuk Europako ateetan jotzen dutenean beren igarotzeko eskubideak aldarrikatuz, Frankismoren Krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Plataformak datorren igandean, irailaren 4an, altxatutako militarrek Irun hartu zuten 80. urteurrenean, elkarretaratzera deitu du Santiago zubian eguerdiko 12etan.

Elkarretaratzea: Irailak 4 'Geu ere izan ginen errefuxiatuak' (Irun-Hendaia) 1936-2016

Data: 
Igandea, Iraila 4, 2016 - 12:00 -tik Astelehena, Iraila 5, 2016 - 11:55 -ra
Non: 
Santiago Zubian. Irun
Antolatzen du : 
Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataforma

KartelaGeu ere izan ginen errefuxiatuak // Nosotras tambien fuimos refugiadas // Nous aussi avons été réfugiés

80 Urteurrena

Ekitaldia + Lore Eskaintza

RSS - 1936-2016 80 Urteurrena-rako harpidetza egin