Alarde Publikoa

Euskara

Antzuolako udalaren eta Alardearen Elkarteko ordezkariak izango dira ekainaren 30ean Irungo alarde parekidean

Alarde Público Irun

Antzuolako udalaren eta Alardearen Elkarteko ordezkariak izango dira ekainaren 30ean Irungo alarde parekidean. Hala, babesa eta onespena adierazi nahi dizkiete alarde inklusibo baten alde lan egiten duten herritarrei, irundar orok inongo mugarik gabe bertan parte har dezan.

Jeneral berria eta Alarde Publikoaren laguntzaile eta entseguak

Nueva General del Alarde Público, Maite Vergara IraetaAurtengo Alardean parte hartzerik ez duela eta, Itoiz Martin Elizazuk Jeneralarena egingo duen beste pertsona bat hauta dezala eskatu dio Juntari.

Ekainaren 13an egindako Juntako bileran, Alardeko Jeneral berri gisa Maite Vergara Iraeta hautatua izan da. Bestalde, Maite Vergara jeneral berriak bere laguntzaileak Alardean zeintzuk izango diren jakitera eman du.

Irungo Alarde Publikoaren partaideak Kathrine Switzer agurtu dute

Kathrine SwitzerAlarde Publikoaren partaideak Kathrine Switzer korrikalaria agurtzera joan dira, Behobia - Donostian lasterketa dela eta gurera etorri baita. Lore-sorta bat eta txapel gorri bat eman diote opari.

Hark, aldiz, opari ezin ederragoa egin digu emakume guztioi: "Be fearless!" (Ez izan beldur!).

Irungo Alarde parekidearen XX. urteurrena ospatzeko egingo diren ekimenak aurkeztu dituzte

    Kanpainaren helburua da 20 urte hauetan berdintasunaren alde egin den borroka balioan jartzea eta Irungo herritarrak, bereziki gazteak, alarde parekidean parte har dezaten animatzea.

Alarde Publikoaren antolakuntzak plazaratzen duen jai-egitaraua banatu da

fotoAurten ere banatu da Alarde Publikoaren antolakuntzak plazaratzen duen jai-egitaraua.

Aspaldiko urteotan, jaien programa hutsa ez ezik, 1996tik aurrera gertatutakoen historia azaltzeko artikuluak ere argitaratu dira.

Aurtengoan, 1997ko ekainean gertatutakoaren berri ematen duen artikulu bat dago, garaiko argazkiak, egunkarietako lerro-buruak eta guzti.

Orriak

RSS - Alarde Publikoa-rako harpidetza egin