Alarde Publikoa

Euskara

2016ko Alardearen balorazioa

fotoAlarde Parekidearen Juntak honako hau jakinarazi nahi die herritar guztiei.

Eskerrak eta zorionak Ararteko, Emakunde, Gipuzkoako Foru Aldundia eta beste hainbat erakunde, alderdi eta norbanakori, beste urtebetez gure deiari erantzun eta lagundu dutelako jai giroan egin dezagun beste Alarde bat, hunkigarria, gaztea eta bizipozaz betea.

2014ko Alardearen balorazioa

FotoAlarde Publikoaren Junta.- Alarde Publikoaren Juntak jakinarazi nahi du poz-pozik dagoela ekainaren 30ean egindako Alardearengatik, dena primeran irten da eta.

Eskerrik zintzoenak Alardearen edozein konpainia edo unitatetan parte hartuta hilaren 30ean kalerik kale jaiaz gozatu nahi izan duten guztiei, eta bereziki lehen aldiz egin dutenei, gazteak direnez gero sasoian dagoen Alarde bizia gauzatzen lagundu digutelako. Beste behin Alarde eder eta alaia egin dugu, jai giroan, egin ere.

Eta eskerrik asko, nola ez, aurten ere edo aurten lehen aldiz animoak ematera eta txalo egitera kalera atera diren guztiei: denon artean egun ahaztezin eta hunkigarria egin dugu.

Alarde Publikoko izendapen berria

Alardeko Juntak eta Agintarien Juntak, jakinarazten dute, INMA LANDA OLAIZOLA izendatu dutela Alarde Publikoaren Jenerala.
Inma Landa, 55 urtekoa eta Donostian jaioa, duela 34 urte Irunen bizi da eta bertako Ikastola bateko irakaslea da. Azken hamar urteetan Alardean parte hartu izan du zenbait postutan, baita bi urtez Zalditeriako Kapitain bezala ere.

Orriak

RSS - Alarde Publikoa-rako harpidetza egin