Txoznak Batzordea.- 2014ko San Martzial jaietan udal gobernuak txosnak Ficobara eramateko hartu duen erabakiaren aurrean eta alkatea den José Antonio Santano, zein Belén Sierra eta Cristina Laborda zinegotziekin edukitako bileraren ondoren, txosna eskatzen dugun elkarte sozial zein kulturalek ondokoa adierazi nahi dugu.
Lehenik eta behin bilera horretan dagoeneko izendatu diren politikarien jarrera salatu nahi dugu. Izan ere, egindako proposamen guztietan ezezko borobila jaso genuen, eta ez genuen adostasun batera iristeko intentziorik ikusi. Horrez gain, bileraren hurrengo egunean kulturako zinegotzia den Belén Sierrak laguntza ekonomikoak eskaini dizkigu banan banan, elkarte eta eragileei batzuei txosnak Ficoban jartzeko.