errepresioa

Euskara

MST mugimenduaren aurkako kriminalizaziorik ez!

Azaroaren 4ean, Brasilen goizeko 09:25 zirela, bertako indar polizialak Florestan Fernandez MSTko eskola nazionalera bortizki sartzen saiatu ziren, besteak beste, tiroak airera botaz. Agindurik gabe sartu nahi zutela ikusirik, MSTko hainbat kidek polizia geldiaraztea lortu zuten. Eskolara ez sartzeko borroka horretan, ordea, poliziak MSTko bi lagun atxilotu zituen.

HITZALDIA: INTERNAZIONALISMOA JO PUNTUAN

Data: 
Ostirala, Iraila 16, 2016 - 18:00 -tik Larunbata, Iraila 17, 2016 - 17:55 -ra
Non: 
Hazia Kultur Ekartea, Irun. (Peña kalea 8)
Antolatzen du : 
Irungo Askapena, U27 atxilotutako internazionalisten aldeko plataforma

IRAILAK 16 hitzaldia HAZIA KULTUR ELKARTEAN arratsaldeko 18:00tan.

"INTERNAZIONALISMOA JO PUNTUAN"

Konzentrazioa eta asanblada informatiboa arratsalde honetan. Elkartasuna ez da delitua

Data: 
Ostirala, Uztaila 22, 2016 - 18:00 -tik Larunbata, Uztaila 23, 2016 - 18:55 -ra
Non: 
Hazia (Mosku) eta San Juan plaza, Irun
Antolatzen du : 
Askapena

photo_2016-07-22_15-31-30.jpg IBAN GARTZIA, Maputxe herriarekin elkartasun lana burutzeagatik izan da atxilotua. Bertan, Maputxe hizkuntzan emititzen duen irrati bakarrarekin -Kimche Mapu irratia- elkarlana egin izanagatik, eta bizi duten errepresio egoera iraunkorra salatzeagatik. Hau da, jatorrizko herri bat den Maputxeen eskubideak defendatzeagatik, internazionalismoa praktikatu eta lan politikoa egiteagatik.

Irungo militante internazionalista bat atxilotua dago Txilen

IbanIrratian.jpgAtzo arratsaldean atxilotu zuten, Txiletar estatuko Maputxe herriko komunitate batetan zegoen euskal militantea. Ostegunero bezala, Maputxe herriaren historia ezagutzeko, eta Maputxeen Mapudungun hizkuntza ezagutzeko, unibertsitateko klasera zihoan militante irundarra. Momentu horretan, unibertsitatean, Txiletar polizia agertu, atxilotu eta bere kontra kanporatze agindua zegoela esan zion.

Santiago de Txilera eraman, eta han dute poliziaren esku, Txileko estatutik kanporatzeko prozedura burutzen den bitartean. Litekeena da, gaur bertan, hango 22:00etan -sei ordu gutxiago dira han-, abioi batean sartu eta Estatu espaiñolera bidaltzea.

Maite Ortiz eta Jose Mari Erauskinekin elkartasuna

fotoirphstop.- Maite Ortiz eta José María Erauskin, IRPHaren eta etxegabetzeen aurkako borrokak babesten dituzten abokatuen aurkako espediente baten irekiera eskatu du Oviedoko Probintzia Auzitegiak. Maite Eta Jose Marik gure taldea hasieratik babestu dute, IRPHaren aurako epaitegietako borrokan aitzindariak dira, IRPHa baliogabetzen duten estatuko lehen epaiak lortu dituzte eta Europako Parlamentuan ere ordezkatu izan gaituzte. Gainera, PAH/Kaleratzeak Stop eta animalien eskubideen aldeko plataformekin ere lan egiten dute, modu boluntarioan.

Orain jakin dugunez Oviedoko Probintzia Auzitegiak espedientea ireki nahi die, ulertzen baitu euren jarrerarekin Maite eta Jose Mari Avilés-en bi agureren etxegabetzea oztopatzen ari direla.

Bi protestengatik epaituak izan diren AHTren 3 aurkari absolbituak izan dira

fotoMugitu Mugimendua.- Mugitu Mugimendutik, AHTren aurkako desobedientzia mugimendua, berriki epaituak izan diren AHTren 3 aurkarien absoluzioa ezagutarazi nahi dugu. Absoluzioak bi protesta ezberdinei erreferentzia egiten dio (Castejon-eko Trenbide Museoaren okupazioa eta Diputazioko balkoian egindako kateaketa).

Manifestazioa Iratxeren atxiloketa salatzeko

Gaur iluntzean Irunen, ehun lagun inguru atera dira kalera Iratxe Sorzabal irundarraren atxiloketa salatzeko. Eguraldi txarrari aurre eginez, zortziak pasata zirenean San Juan plazatik atera dira manifestariak eta Irungo erdialdea "Iratxe eta besteak askatu - errepresiorik ez" lemapean kurritu dute.

Orriak

RSS - errepresioa-rako harpidetza egin