Euskalgintza

Euskara

HITZALDIA: Euskalgintza eta feminismoa, azpiratuen aliantzak

Data: 
Asteartea, Otsaila 23, 2016 - 19:00 -tik Asteazkena, Otsaila 24, 2016 - 18:55 -ra
Non: 
Alde Zaharreko kultur Etxean (Denda kalea, 18), Hondarribia
Antolatzen du : 
Hondarribiko EH Bildu

Feminismoa eta euskara.jpgHondarribiko EH Bildu.- Izan al zaitezke feminista euskaltzale izan gabe? Eta euskaltzale feminista izan gabe? Galdera hauei erantzuten saiatzeko hitzaldia antolatu dugu Lorea Agirre eta Idurre Eskisabelekin datorren asteartean, otsailak 23, arratsaldeko 19:00etan Alde Zaharreko Kultur Etxean (Denda kalea, 18). Euren ustez, hizkuntza eta generoa, biak dira nortasuna eraikitzeko tresna; eta honenbestez, baita jendartea egituratzen duen botere harremanen sarean kokatzeko elementuak ere.
 
Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendaria da eta Idurre Eskisabel Jakin taldeko kidea; eta biak kazetariak eta antropologoak izateaz gain, euskarak eta feminismoak ere uztartzen dituzte.
 
Horrela, “Euskalgintza eta feminismoa, azpiratuen aliantzak” gaiaren inguruan solasaldi interesgarria eskeiniko digute, esan bezala datorren asteartean.
 

RSS - Euskalgintza-rako harpidetza egin