Epe motz eta luzerako ondorioak adostu arte, Bidasoako Ospitaleko obrak ez hasteko eskatu du EH Bilduk
EH Bildu.- Batzar Nagusietako osoko bilkuran, EH Bilduk ebazpen-proposamen bat aurkeztu du Eusko Jaurlaritzari Bidasoako eskualdeko ospitaleko obrek Irun, Hondarribia eta Bortzirietako osasun-zerbitzuan izango dituzten eraginak argitzea eskatzeko. Zehazki, Osakidetzari eskatu diogu bloke kirurgikoa berritzeko lanak ez hasteko, harik eta langileekin erreforma obren helburuak eta ondorioak adostu arte.