Hondarribiko Sare

Euskara

Datorren larunbatean, hilak 13, Euskal preso politikoen aldeko bi manifestazio izango dira Bilbon

Lehenengoa, SAREk deituta, 17:30ean La Casillatik aterako da, "PREST GAUDE, giza eskubideak, konponbidea, bakea" lemapean. Goizetik, egun osoko egitaraua prestatu du SAREk Bilborako: kale animazioa, pailasoak, bertso saioa, kontzertuak, ...

Sarek deitutako manifestaziora joan nahi dutenek autobusean joateko aukera izango dute, goizez eta baita arratsaldez soilik ere. Izena emateko:
 · Irun: ohiko lekuetan

“Kemena, Bilbotik Baionara igerika preosen alde” dokumentala gaur Hondarribian

Data: 
Igandea, Urtarrila 7, 2018 - 18:00 -tik Astelehena, Urtarrila 8, 2018 - 17:55 -ra
Non: 
Muara

Uztailean, Paxkal Elgart Amikuztarrak (Nafarroa Beherea) Getxotik Baionara igerian egin zuen euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko. Hondarribian bukatu zuen etapa bat, eta ongi etorria eman genion. Ekitaldi haren dokumentala egin dute, eta Paxkal berak, Roberto Murgiondo antolatzaileak eta Eki Pagoaga dokumental egileak herri desberdinetan ematen ari dira.

Urtarrilareen 13an Bilbora joateko autobusa Hondarribitik

SAREk urtero bezela presoen aldeko manifestazioa antolatu du urtarrilaren 13rako. Aurten, goizetik egongo dira ekitaldiak, jokoak, eta abar.

Hondarribian, autobusa beti bezela antolatu da arratsaldean 3tan Miramartik aterako dena.Jendea apuntatuz gero prest gaude goizean beste bat ateratzeko.

Apuntatzeko SAREko Wasapera 688728655  izena bidali behar da .

Larunbatean Gasteizen "larriki gaixorik dauden euskal etxera!" lemapean burutuko den manifestaziora joateko autobusak Irundik eta Hondarribitik

SARE.- Larriki gaixorik dauden euskal presoak etxeratuak izan daitezen exijitzeko, SAREk manifestazioa antolatu du Gasteizen. Rajoik hil baino bi hilabete lehenago arte ez omen ditu etxeratuko; ezin dugu honen aurrean ezer gertatuko ez balitz bezala etxean gelditu, goazen denok Gasteizera.

Gasteizera joateko autobusak eskualdetik aterako dira:
-Irun:

Hondarribiko udalak preso gaixoen aldeko mozioa onartu du

Atzo Hondarribiko udalean egin zen osoko bilkuran SARE Hondarribiak aurkeztutako mozioa onartu egin zen, honako emaitza honekin: Alde EAJ, AA, EHBildu eta PSE, aurka PP.

Mozio horretan, SAREk Hondarribiko udalari eskatzen zion gaixorik dauden presoei babesa  emateko eta "instituciones Penitenciarias" delakoari eskatzeko gaixorik dauden presoak etxeratzeko.

Gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna eskatzeko ordu t'erdiko enkartelada larunbatean Hondarribian

Data: 
Larunbata, Apirila 29, 2017 - 12:30 -tik Igandea, Apirila 30, 2017 - 13:55 -ra
Non: 
Hondarribiko San Pedro kalea

SARE Hondarribiak enkartelada berezia egin nahi du datorren larunbatean, hilaren 29an, San Pedro kalean, gaixotasun larriak dituzten presoen etxeratzea eskatzeko. Hamabi eta erdietan hasi eta ordu bietan bukatzeko.

Bi txanda izango dira, 45 minutukoak. Prest bazaude parte hartzeko bidali whatsappa zenbaki honetara 688728655, esanez zein txanda datorkizun hobeto, antolatu behar baitute.

Orriak

RSS - Hondarribiko Sare-rako harpidetza egin