Datorren larunbatean, hilak 13, Euskal preso politikoen aldeko bi manifestazio izango dira Bilbon

Lehenengoa, SAREk deituta, 17:30ean La Casillatik aterako da, "PREST GAUDE, giza eskubideak, konponbidea, bakea" lemapean. Goizetik, egun osoko egitaraua prestatu du SAREk Bilborako: kale animazioa, pailasoak, bertso saioa, kontzertuak, ...

Sarek deitutako manifestaziora joan nahi dutenek autobusean joateko aukera izango dute, goizez eta baita arratsaldez soilik ere. Izena emateko:
 · Irun: ohiko lekuetan
 · Hondarribia: SAREko WhatsApp 688728655

Amnistiaren alde
Bigarrena, Amnistiaren aldeko mugimenduak antolatu du eta 20:00etan Etxebarrieta Anaien plazatik (Unamuno udalarentzat) aterako da "preso eta iheslariak etxera - Amnistia" lemapean.

Etiquetas: