Irungo AEK

Euskara

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen IX. Txapelketa

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen IX Txapelketa

Irunen izanen da txapelketa, martxoaren 2an. 2007tik 2014ra artean Luma aldizkariak antolatu zuen, zortzigarren edizioan eten zutelarik dinamika. Hitz-gurutzatuetan espezializatutako Luma aldizkariaren urteroko hitzordua zen Euskal Herri osoko zaleak eta adituak Irunen elkartzen zituen txapelketa. 2007tik 2014ra iraun zuen, zortzigarren edizioa azkena izanen zela iragarri zuten arte. Arnasberriturik dator aurten, bederatzi urteko hutsunearen ondotik; Aitzondo euskara elkarteak eta Irungo AEKk hartu dute antolatzeko ardura, Korrika Kulturala aitzakia harturik.

Pirritx, Porrotx eta Marimototx Hondarribian

Data: 
Igandea, Azaroa 25, 2018 - 16:00 -tik Astelehena, Azaroa 26, 2018 - 15:55 -ra
Non: 
Hondarribiko Hondartza kiroldegia

Urtero bezala,  izango ditugu gure pailazo dibertigarrienak: Pirritx, Porrotx eta Marimototx. Aurtengo emankizuna “Musua”.

Azaroak 25, igandean, Hondarribiko Hondartza kiroldegian.

Bi saio, arratsaldeko 16:00etan lehena, 18:30ean bigarrena.

SARRERAK SALGAI, azaroaren 5etik aurrera, 8€an bakoitza.
- Irun:

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia igandea Hondarribian

Data: 
Igandea, Azaroa 20, 2016 - 16:00 -tik Astelehena, Azaroa 21, 2016 - 15:55 -ra
Non: 
Hondarribiko Hondartza Kiroldegia

AEK-ek, urte amaiera aldera ohitura duenez, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia antolatu du Hondarribiko Hondartza Kiroldegian, azaroaren 20an, igandearekin, eta bi txandatan: 16:00etan eta 18:30ean.

Sarrerak salgai Irungo AEKn eta Hondarribiko turismo bulegoetan 7€ren truke.

Aurtengo udarako Irungo AEK-k eskaintzen dituen ikastaroak

Aurrez aurreko klaseak:
 - 3 ordukoak (9:30-12:30 edo 16:00-19:00) 107€
 - 4 ordukoak (09:00-13:00 edo 16:00-20:0) 143€
 - 5 ordukoak (08:30-13:30) 178€

On-line ikastaroak:
 - Bi hilabetetan 8 astez: 76 h. = 251€
     - Lanketak:astean 7 ordu = 56 h.
     - Mintzasaioak: astean 2 ordu = 16 h.
     - Tutoretzak: astean 30 minutu = 4 h.

Eskerrik asko, Hondarribia!

2013_Amurrio_Pirritx eta Porrotx_00Enara Zubeldia Zabala | AEK Irungo euskaltegiko irakasleon izenean. Joan den abenduaren 12an, asteartearekin, AEK Irungo euskaltegiko irakasleok Pirritx, Porrotx eta Marimototsen «Amalur» ikuskizuna antolatu genuen Hondarribian.

Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkizuegu bertaratu zineten guztioi, bai Hondarribitik bertatik joandakoei, bai eta inguruko herrietatik gerturatutakoei ere. Zalantzarik gabe, ezin izango genuke horrelako emankizunik antolatu, zuek, ikusleok, urteak joan eta urteak etorri, hain zintzo erantzungo ez bazeniote gure deiari.

RSS - Irungo AEK-rako harpidetza egin