Irungo Askapena

Zehaztu gabe

Palestinarren aurkako sarraskiaran aurrean bilera Irunen

Irungo Askapena.- Palestina,Gaza bereziki jasaten ari den sarraskiaren aurrean ,Irungo hainbat lagun eta eragilek biltzeko beharra ikusi dugu.

Noiz: Astelehena 28
Non: Hazia kultur elkartean (Peña kalea 8)
Ordua: 18:00tan

Zatoz zu ere, gonbidatuta zaude

Manifestación en Irun para denunciar el ataque imperialista al pueblo de Siria

foto

Atzo arratsaldean (larunbata) Irunen Siria herriaren kontra eraso inperialista salatzeko manifestazioa burutu dela jakitera ematen dizuet.

Bertan, 60 lagunek parte hartu dute. Manifestazioa hasieran Askapenak antolatu du, baina azkenean hainbat eragileen atxikimendua jaso du: Sortu, Ezker Anitza, Gazte komunistak, Ernai, EH Bildu,PCE-EPK, Ezker batua-Berdeak, LAB, Lakaxita gaztetxea, Bilgune feminista, "Nicolas Guerendiain" Irungo Errepublikarrak, Tadamum, Irungo EA, CCOO, Euskal Herriko antifaxista taldea, Hondarribiko gazte asanbalada, ELA.

Manifestazioa. Eraso inperialistarik ez Sirian!

Data: 
Larunbata, Iraila 14, 2013 - 20:30
Non: 
San Juan, Irun
Antolatzen du : 
Irungo Askapena

cartel

Askapena.- EEBB eta Frantzia buru direla, inguruko indar atzerakoien babesarekin (Turkia, Qatar, Saudi Arabia, Israel eta Jordania) eta estatu, nahiz instituzio kapitalista europarren laguntzarekin, eraso militarraren mehatsuen aurrean, (komunikatu honekin bat egiten dugun eragileak)honakoa jakinarazi nahi luke:

Izan historikoki nahiz teorikoki, potentzia Kapitalista-Inperialistek inoiz ez dute esku hartze militarrik burutu, ez ongi izate, ez demokrazia eta ezta giza eskubideen alde ere. Inoiz ez dute egin eta inoiz ez dute egingo, hain zuzen, eurak baitira esplotazio eta zapalkuntzan oinarritzen den sistemaren onuradun nagusiak, hain justu, ustez defendatzera doazen balore justu horien guztiz aurkakoa direnak.

Orriak

RSS - Irungo Askapena-rako harpidetza egin