Irungo Txalapartariak

Euskara

Txalaparta afaria Integrazio batzordearen alde

Data: 
Ostirala, Maiatza 25, 2018 - 20:30
Non: 
Pausiko Xaia ostatua

Urtero bezala, Hendaiako Lanetik Eginan  ikasten  dugun txalapartariok, amaierako afaria antolatzera goaz.

Gure helburuetako bat, afaldu ostean, giro goxoan saioak egitea da. ikasle zein  inguruko txalapartarien saioekin.  Bigarren helburua; Integrazio batzordearen alde dirua biltzea da.

Txalaparta Afaria, Integrazio Batzordeari laguntzeko zita

Data: 
Ostirala, Maiatza 26, 2017 - 21:00 -tik Larunbata, Maiatza 27, 2017 - 20:55 -ra
Non: 
Pausuko Xaia

Kaixo, aurten ere Pausuko Xaian egingo dugun, TXALAPARTA-Afariaren berri eman nahi dizuegu. Urtero bezala, Hendaiako LANETIK EGINA Elkartean Txalaparta jotzen irakasten duten Txalapartariek (Irungo Txalapartariak deiturikoek) urte amaierako Txalaparta-Afaria antolatu dute.

Hauen helburua, giro goxoan, afaldu ostean, txalapartaz gozatzea da, eta inguruko txalapartari zein  ikasle zahar eta berrien saioekin gozatzea.
 

RSS - Irungo Txalapartariak-rako harpidetza egin