Bihar, asteartea, kontzertua Lakaxitan. Stef Ketteringham eta Physis versus Nomos
Asteartean, urriak 18, kontzertu akustikoa bikoitza izango dugu Irungo Lakaxitan. Stef Ketteringham musikari ingelesa nazioarteko bira betean murgilduta dago, eta geldialdia egingo du Irunen, bere bakarkako lehen diskoa aurkezteko. Shield Your Eyes taldeko gitarjole eta abeslaria Frantzian barrena ibili ondoren Euskal Herrira iritsiko da, eta hau izango da haren lehen emanaldia. 20etan hasiko da kontzertua Physis versus Nomosek talde donostiarrarekin, ondoren pikatzeko zerbait eskainiko du Lakaxitak, eta 21:30ean joko du Stef Ketteringhamek. Kontzertua doakoa izango da.
- Gehiago irakurriBihar, asteartea, kontzertua Lakaxitan. Stef Ketteringham eta Physis versus Nomos -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 919 irakurketak