bidasoa.hitza.eus.- Hasieran, Hendaiako topo geltokian, Irun eta Hendaiako AEK-k eramango du lekukoa. Eskualdeko azken lekukoa HITZA-ren eskuetan egongo da.
HENDAIA
KM - HERRIA - ORDUA - LEKUA - LEKUKO ERAMAILEA
821 - Hendaia - 00:09 - Hendaiako sarrera panoa - Biriatuko besta komitea / Sokoako enpresa komitea
822 - Hendaia - 00:15 - Orioko bus geltokia - Gaztetxea / ikastola
- 11:00etan: Izugarria! erraldoi eta buruhandien kalejira, Arma Plazatik Portura.
- 12:30ean: Poteoa Abiyuan txarangarekin, Portutik Kasino Zaharrera.
- 14:00etan: Herri bazkaria eta bertsolariak Kasino Zaharrean (txartelak 15€ Txantxangorrin eta Le Petit Tremen salgai).
- 18:00etan: Andoni Ollokiegi.
- 20:30ean: Suaia eta Ama Rebel.
- Bukatzeko: DJ Unai eta DJ Arra.
Lagun euskaltzale hori, agur t’erdi:
Jakingo duzunez, aurten KORRIKAz gozatzeko aukera izango dugu berriz ere.
2019ko apirilaren 4an Garestik abiatuko da 21.KORRIKA, apirilaren 14an Gasteiza heltzeko.
Eta, hori posible izan dadin, ehunka pertsonak, aurretiaz, lan itzela egiten dugu.