Hizkuntzak mugarik gabe ekimena egin da Irunen
AEK-k Paperezko bizitzak izeneko adierazpena irakurri du 23. KORRIKA hasiko den hirian, administratiboki egoera irregularrean dauden herritar asko biltzen diren ingurunean. AEKren Artezkaritza Kontseiluko Aize Otañok leitu duen adierazpenak dioenez, “herritar orori bermatu behar zaio berezko hizkuntza ezagutzeko eskubidea, eta botere publikoek ziurtatu behar dute eskubide hori, herritarrei ezagutza doan eskainiz”.
AEK.- Aurtengo nobedadeen artean, KORRIKA app-a da aipagarriena; aurreko ediziotik hona, guztiz itxuraldatuta dator: hainbat atal berri ditu; adibidez, Korrika Laguntzaile txartela txertatuta dakar, eta aplikazioaren baitan eramateko aukera eskaintzen du, mugikorrean bertan,. Horrez gain, astero Korrika Laguntzaileen artean egiten diren zozketak (eta, noski, irabazleak) erakusten dira bertan.