BUTTON LIBRE! 9AK LIBRE!!!
- Gehiago irakurriBUTTON LIBRE! 9AK LIBRE!!! -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 2039 irakurketak
Idatzi honen helburua egun azpijokoan Ameriketako Estatu Batuak (AEB) eta Europar Batasuna (EB) negoziatzen ari diren Merkataritzari eta inbertsioen Itun Transatlantikoaren (Transatlantic Trade and Investment Partnership TTIP) gaineko irakurketa antiinperialista bat ematea da.
Gaur Espainiko Auzitegi Nazionalak 'Herriko tabernen' auzia dagokiolarik epaia eman du: hogei lagun espetxera eta 111 herriko konfiskatuko dituzte, beraien aretan Irunen dagoen Hazia.
Auzitegiak hartutako erabakia salatzeko, hamarnaka irundarrak atera dira kalera.
Adierazpen honekin egun estatu espainolean ematen ari diren bi epaiketa politiko salatu nahi ditugu. Urriaren 14ean gazte mugimenduaren kontrako makro-sumarioari eman zitzaion hasiera, bertan 40 gazte daude inputatuak, bakoitzarentzat 6 urteko kartzela eskaerarekin. Jarraian beste 36 euskal herritarren kontrako epaiketa jarri zen martxan, zortzi eta hamabi urte arteko espetxe eskaerariez eta herriko tabernen itxiera mahaigainean jarriz. Honek Irunen eragin argia du, gure herritarra den Ibai Estebarlandaren kartzelaratzearen aurrean jartzen bait gaitu, eta era berean 21 urtez gune politiko-kulturala izan den Hazia elkartearen itxieraren aurrean.