Memoria historikoa

Euskara

Hondarribiko alkateak indusketa lanetara sartzea debekatu dio Abotsanitzi

Aranzadi Zientzia Elkartea gotorlekuan Abotsanitz.- Aranzadi Zientzia Elkartea, udalaren eskariz, 1936ko irailean faxistek fusilatutako bost milizianoen gorpuen bila ari da atzotik. Guadalupeko gotorlekuko indusketa arkeologikoan presente egotea debekatu dio gaur Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak (EAJ) Aitzol Arroyo historialari eta Abotsanitz oposizioko lehen taldeko zinegotziari. Aranzadi Zientzia Elkarteko bi kide ari dira indusketa egiten, atzotik. 1936ko irailean faxistek fusilatutako bost milizianoen gorpuen bila ari dira. Arroyo izan da orain arte indusketara hurbildu den udal kide bakarra.

Kepa Ordoki komandantearen heriotzaren XXVI. urteurrena

Kepa Ordoki komandantearen heriotzaren XXVI. urteurrenaKepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan.- Mila esker deialdiari erantzuteagatik. Gaur betirako Gudaria izango den gizon bat, Euskal Abertzale bat eta heriotza heldu arte borrokan ibili zen gizon bat agurtzen dugu. Dagoeneko, 26 urte bete dira Kepa Ordoki Vazquez-en heriotzaz.

Elkarte gisa, oroimena, justizia soziala, eta egiaren jarraipena sustatzen dugu. Honenbestez, Kepa Ordoki komandantearen bizitza oroitarazi, bere jarduna goraipatu eta aldarrikatu nahi dugu gaur.

Frankismoan errepresaliaturiko emakumea, Moskuko jaietako paseo historikoaren hizpide

Data: 
Asteazkena, Abuztua 14, 2019 - 18:00
Non: 
Moskun
Antolatzen du : 
Moskuko Jai Asanbladak antolatu du, Su Txikian, Parean eta Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteen laguntzaz

Frankismoan errepresaliaturiko emakumea, Moskuko jaietako paseo historikoaren hizpide1.936: emakume borrokalari eta errepresaliatuak gogoan paseo historikoa burutuko da Moskuko jaien barnean. Mertxe Tranche historialariak gidatuko du saioa eta bertan faxismoari aurre egin eta haren errepresioa jasan zuten emakumeen bizia errepasatuko da.

DEIALDIA: “Izan zirenak eta izango direnak gogoan” omenaldia

Data: 
Osteguna, Abuztua 15, 2019 - 12:00
Non: 
Pikoketako Erailien Monolitoa, Oiartzun
Antolatzen du : 
Kepa Ordoki MHB elkarteak

Izan direnak eta izango direnak gogoanHeldu den ostegunean, abuztuak 15. Frankismoan, Bidasoaren ipar eta hegoaldean bizitza eta era guztietako sufrikarioak, nahigabeak eta ukoak eskaini zituzten emakumeak omenduko ditugu. Bertan izango dira Juncal Violet eta Rosi Perez erbestetik itzultzean errepresaliatuak izandako emakumeak.

Asturiagako 1979ko erailketa gogoan

Data: 
Ostirala, Maiatza 17, 2019 - 18:00 -tik Astelehena, Maiatza 20, 2019 - 19:00 -ra
Non: 
Hondarribiko Gaztetxea eta Asturiaga (Fraileen hondartza)
Antolatzen du : 
Asturiaga 1974 elkartea

Asturiagagako 1979ko erailketa gogoan45 urte egia jakin gabe

Hitzalia

Maiatzak 17 ostirala 18tan, Hondarribiko Gaztetxea

Oroimen Ekitaldia

Maiatza 20 astelehena, 19tan, Asturiaga (Fraileen hondartza)

Martín Villa ministroa “persona non grata” izendatu du Irunek

Fraga Iribarne y Rodolfo Martín Villa, con los heridos del 3 de Marzo . FOTO: eldiario.esRodolfo Martín Villa “persona non grata” izendatu eta Trantsizio garaiko ministroaren krimenak ikertzea eskatu dute Frankismoaren krimenen aurkako Euskal Plataformak, Josu Zabalaren senideek eta Kepa Ordoki MHB elkarteak, Udalbatzaren babes osoarekin.

Orriak

RSS - Memoria historikoa-rako harpidetza egin