moto irteera

Euskara

Irteera moteraren lehen edizioa eta erabakitzeko eskubidearen aldeko jaia

IMG_20170521_094844.jpgAtzo igandean, Irunen, 156 moto-zale 90 motorren gainean, GURE ESKU DAGOk antolatutako “Motorrak Berotzen 2018” ekimenaren lehengo edizioan hartu dute parte.

Ekimen berritzaile bat erabakitzeko eskubidearen alde, Irun herrian, non « Hartu Hitza » plataforma plurala 2018an kontsulta bat dei egiteko egokitasunari buruz eztabaidatzen ari dela.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko moto irteera, Gure Esku dago-k antolatuta

_MG_8853.jpg2013. urtean GURE ESKU DAGO herri dinamika sortu zenetik hamarnaka izan dira Euskal Herriaren luze zabalean erabakitzeko eskubidearen alde burutu diren ekimenak. Irunen ere ez gara geldirik egon. Oso urrun joan gabe, pasa den urtean, iniziatiba garrantzitsuak burutu genituen. Alde batetik, “erabakitzeko eskubidearen aldeko irungo adierazpena” aurkeztu genuen Oiasso Museoan eta bertan 300 irundar ezagun eta erreferenteren babesa jaso genuen. Bestalde, “eskuen eguna” burutu genuen Hondarribia eta Hendaiako kideekin batera, Irunera hainbat giza-zutabe ekarriz eta bertan burututako jaialdian milaka lagun elkartuz. Erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria indartzen ari da gure herrian.

RSS - moto irteera-rako harpidetza egin