2013. urtean GURE ESKU DAGO herri dinamika sortu zenetik hamarnaka izan dira Euskal Herriaren luze zabalean erabakitzeko eskubidearen alde burutu diren ekimenak. Irunen ere ez gara geldirik egon. Oso urrun joan gabe, pasa den urtean, iniziatiba garrantzitsuak burutu genituen. Alde batetik, “erabakitzeko eskubidearen aldeko irungo adierazpena” aurkeztu genuen Oiasso Museoan eta bertan 300 irundar ezagun eta erreferenteren babesa jaso genuen. Bestalde, “eskuen eguna” burutu genuen Hondarribia eta Hendaiako kideekin batera, Irunera hainbat giza-zutabe ekarriz eta bertan burututako jaialdian milaka lagun elkartuz. Erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria indartzen ari da gure herrian.
Eta oraingoan ekimen berri bat aurkeztera gatoz. Ez edonolako ekimena gainera. Gaurkoan publiko egingo dugun iniziatiba originala eta berria da gure herrian. Erabakitzeko eskubidearen aldeko lehen moto irteera antolatu dugu datorren maiatzaren 21erako.
Gero eta gehiago dira gurekin bat egiten ari diren herri sektoreak, baita irunen ere. Hainbat motorzalek guregana jo zuten duela hilabete batzuk eta hortik, herritik, sortu da iniziatiba berri hau. Horregatik Irungo, inguruko herrietako eta Euskal Herri osoko motorzaleei moto irteera honetan parte hartzeko deia luzatu nahi diegu.
Moto irteera 10:00etan aterako da Irungo Urdanibia plazatik. Goizeko 8:00etatik aurrera kreditatzeko aukera izango da bertan. Ondoren Bidasoaldea, Bortziriak eta Oarsoaldea zeharkatuko dituzte motorzaleek, eta ibilbidean hainbat ekimen antolatuko dira herri ezberdinetan. Jadanik izena emateko aukera dago “motorrakberotzen2018@gmail.com” helbidera idatziz, eta horri buruzko informazio oro Facebook-eko gure helbidean izango duzue.
Jakinarazi nahi dugu ere, maiatzaren 21ean, moto irteeraz gain, egun osoko egitaraua antolatu dugula Irungo Urdanibia plazan. Bertan, kale animazioa, lehiaketa gastronomikoa, txosna eta kontzertuak egongo dira. Ekimen hauetan gure herriko elkarte ugariren laguntza izango dugu, gainera. Giro ona ziurra izango da!
Amaitzeko, esatea iniziatiba hau Euskal Herri osoan burutzen ari diren herri galdeketa eta erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimen guztien olatu berdinean kokatzen dela. Aspaldi esan genuen moduan erabakiaren aroa iritsi da Euskal Herrira. Eta irunen ere datorren urtean, 2018an, erabaki nahi dugunez “2018rako motorrak berotzen” deitu diogu ekimen honi.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 899 irakurketak
- Castellano