Abotsanitzek bi mozio aurkeztuko ditu osteguneko udal batzarrean
Abotsanitz.- Abotsanitz Udal Taldeak bi mozio erregistratu ditu otsailaren 24 ostegunean 18:00etatik aurrera egingo den osoko bilkuran eztabaidatzeko. Batek, bigarren eskualdaketako etxebizitza publikoak eskuratzeko oinarrietan aldaketak egitea proposatzen du. Besteak, Hondarribiko Udalaren lanpostu zerrendan udal basozain bat gehitzea proposatzen du, baita kontratatzeko prozedura abiatzea ere.